Bazkide izan
Banaketa handiaren alternatibak badirela sinetsirik, elkartearekin bat egitean, proposamen egile, dendako eragile eta bezero bilakatzen zarete.
Gure funtzionamendua gure kideen engaiamendu erregularrean oinarritzen da. Hauek, hilero hiru oreneko boluntario lana egiten dute, janari dendaren irekitze tarte batean egonez edota talde funtzionaletako batean inplikatuz.

Ordainketa bakar bat galdegina izanen zaizu bazkidetza egiteko unean, zeinetan sartuko diren:
- 30 €ko bazkidetza indibidual edo familiarra (ez itzulgarria), hiru hilabeteko frogaldi eta integrazio aldi batekin
- 70 €-ko parte sozial baten erostea (itzulgarria elkartea uzten baduzu).
(Gutxieneko sozialak kobratzen dituztenentzat, atxikimendua 3 €koa da eta parte soziala 7 €koa)
Zuen partaidetzari esker, gure elkartea hazten ari da, bere eskaintza dibertsifikatzen eta bere zerbitzuak hobetzen.
Ordutegiak
Nola egin bazkide
Lokalean bertan
Zatozte Hendaiako Portu karrikako 10. zenbakiko lokalera, janari dendaren irekitze orenetan. Han dauden kideek plazerez erantzungo dituzte zuen galderak, eta kide egiten lagunduko dizuete. Ostegunero, 18:00etan interesa duten lagun guztiei harrera egiten diegu.
Txekez, txartelez edo diruz (Euskoz edo euroz) ordaindu daiteke.; baita EuskoCarte-arekin ere.
Sarean
Bazkidetza orria bete sarean, HelloAsso plataformarako lotura erabiliz (bankuko txartelarekin ordaindu, %100eko segurtasunarekin)
Gu sostengatu
Oraintxe ezin duzu denborarik eskaini, baina proiektua sostengatu nahi duzu: egin diru-emaitza bat HelloAsso webgunearen bidez, hautatu duzun diru kopurua zehaztuta.
