HK DECATHLOn-en izanen da urriak 10, asteazkenez, Hendaiako Garapen Iraunkorraren Astearenkari, 10etatik 1ak arte.
Egun on deneri, 24/10/5 larunbat honetan, HENDAIAKOOP, 40 bat elkarteekin, SURFRIDER FOUNDATIONen BIARRITZEKO egoitzan izan da, 744 EUSKO hartzeko, EUSKAL MONETAren partetik, % 3 emaiteko (EURO-EUSKO kanbioa).(euskalmoneta.org).
Egun on deneri, astelehen honetan, 10/7, Labore Txingudi eta Maia Permakulturarekin, Hendaiakoopek prentsaurreko batean parte hartu du BDS IRUNn. GAZTEAK ON : Elikadura erronka lehiaketa aurkeztua izan da, gure bizi eremuko ikasle gazteentzat (IRUN, HONDARRIBIA eta HENDAIA). Izen emaite fasea irekia da 2024ko lanjerraren bukaera arte. https://www.gazteakon.eus/
Euskarazko bi artikulu, IDEIAK proiektuaz mintzatuz
Harro partekatzea korrikaren 36. kilometroa ETORKINAK, MINTZAIAN eta HENDAIAKO ENBATA GAZTETXEA euskararen Alde !
Hirurogei parte hartzaile inguru izan ziren Variétés-en martxoaren 10ean, igandean, CPIE zentroak gomitaturik, gaurko nekazaritzari buruz eztabaidatzeko. “Nekazaria zerutik lurrera” dokumentaletik abiatuz. Nahiz eta Pas-de-Calais-eko lokatz-jausiek eta kultura zabalek ez duten hemen gertatzen denaren antzarik, hemen ere nekarazaritza biziki mekanizatuak eta kimika industrialaren erabilerak eragiten duten lurzoruaren pobretzeak mehatxatzen gaitu gure etorkizuneko elikaduran eta bizitzan. Testigantza ugari izan ditugu, hau da Hendaiako eta Urruñako hautetsienak, herriko elkarteenak (Hendaiakoop eta La forêt), baita bi nekazarienak ere (besteak beste gure bi hornitzailenak, Laurent Lescoulié eta Ladis Olaizolarenak ). Debatearen amaieran, Hendaiakoopek pintxoak eskeini ditu parte hartzaileeri.
Planeta babestu tokiko ekoizpen jasangarria sustatuz, ingurumena eta gizakiak errespetatuz
Produktu osasuntsu, aberats eta kalitatezkoak kontsumitu, denon onerako
Tokiko produktuak edo produktu ekologikoak denon eskura jarri
Antolakuntza dinamiko eta aberasgarri batean inplikatu
Jendea ezagutu eta besteekin trukatu, lotura soziala eta belaunaldiarteko nahasketa indartuz