Hendaiakoop, parte hartzeari zabalik den janari saltegia banabide laburrak laguntzeko
Parte hartzeari zabalik den Hendaiakoop saltze kooperatibak iragan apirilaren 20an ireki zituen ateak,
Portu karrikaren 10ean, saltegia taldean kudeatzen duten 174 kideren ekimenari esker;
kideak arduratzen dira orotaz, erosketak kudeatzetik salmentaraino. Printzipioa sinplea da: saltegian erosi nahi
duena kooperatiban bazkidetu behar da eta kide bakoitzak hilean 3 oren eman behar ditu kooperatibarako
lanean. Proiektua hendaiar kontsumitzaile zenbaitek ukan duten biltzeko eta eredu balio emailea sortu eta
elikadura osasungarri eta kalitatezkoa ororen esku jartzeko asmotik, bai eta ingurumenaren eta ekoizleak
zainduko dituen tokiko laborantza garatzen laguntzeko nahikaritik ere, sortu da. Arrakastatsu den jarduera
eder horrek saltegia astean 6 egunez zabaltzen du eta berrogeita hamarretik gora ekoizle eta hornitzaileren
500etik gora produktu eskaintzen ditu. Hendaiakoop proiektua Hendaiako Herriko Etxeak lagundu du
elikagaien banabide laburren alderantz joateko duen asmoagatik.