Comment participer ?

logo hk
< !-- SECTION 1 INTRO-->
bandeau  groupe

Hendaiakoop-en parte hartu

  1. Dendariak

    Dendariak arduratzen dira denda irekirik edukitzeaz, irekiera orduetan.
    3 orenez, binomio bat arduratzen da kutxaz, eta apalak osatzen ditu, iraungitze datak eta fruituen eta barazkien egoera kontrolatzen ditu, beherapenak antolatzen ditu, behar izanez gero, eta garbitasuna eta ohiko mantentzea segurtatzen ditu.
    Formakuntza eta lan tresna ezberdinak eskura dituzte, baita erreferente eta formatzaile jatorrak ere. .

  2. Erosleak

    Taldea kide anitzek osatzen dute. Denak biziki motibatuak, solidarioak eta inplikatuak dira.
    Haiei esker, erregularki, berritasunak aurkitzen ditugu gure apaletan!
    Erosle izatea stocken segimendua egitea da, Odoo gure kutxa softwarean, eta, batez ere, ekoizleekin eta hornitzaileekin harremanetan egotea, eskaerak egitea, horiek entregatzea ziurtatzea, kolektiboaren gogoak entzutea edota produktu berriak bilatzea.

  3. Hartzaileak eta banatzaileak

    Salgaiak eskatu eta gero, lokalera ekartzen dituzte edo ekoizlearengana joan behar da bila.
    Dendara ekartzen dituzten produktuetarako, jendea behar da eskaera egiaztatzeko, apaletan jartzeko edo erreserban uzteko. Hartzaileen lana da. Taldea lokalean biltzen da entrega egunetan, denda irekita dagoen ordutegitik kanpo. Entregatutako salgaiek eskatutakoa betetzen dutela ziurtatu behar dute. Gero, apalak antolatu, erreserbakoak biltegiratu, etiketak kontrolatu... behar dira.
    Batzuetan, ekoizleek ezin dizkigute produktuak ekarri, baina beren produktuak gustuko ditugunez, haien bila joaten gara. Banatzaileen lana da hori.
    Erosleekin batera, haren ibilgailuekin joaten dira produktuen bila ekoizleengana, erosketa orriarekin eta Hk-k emandako beharrezko materialarekin.
    Bistan da, HK-k aitorpen fiskalerako kilometroko ordainsarien ziurtagiria ematen du!

  4. Kontabilitatea eta kudeaketa

    Erosleek erosten duten bezala, kontulariek ekoizleen faktura eta ordainketen jarraipena egiten dute, diruzainekin elkarlanean.
    Modu autonomoan antolatzen dira eta taldean zein bakarka lan egiten dute: kontabilitate dokumentuak lantzen dituzte, hala nola eskaera agiriak, entrega agiriak eta fakturak, haien arteko bateragarritasuna egiaztatzeko.
    Dena ongi bada, diruzainek ordainketa egiten dute. Behin dena behar bezala antolaturik, dokumentuak sailkatzen dituzte, gure kontulariarentzat baliagarriak izan daitezkeelako.

  5. Dendaren mantenimendua eta higienea

    HK janari-denda bat da, eta elikagaiekin lan egiten duen beste edozein saltokiren baldintza berak betetzen ditu. Matenimendua eta garbiketa gure kolektiboaren oinarriak dira!
    Astero, 2 kide gure saltegi ederra garbitzeko eta zaintzeko lanaz arduratzen dira.
    Garbiketa, bai, baina baita ere hozkailuak ongi dabiltzala segurtatzea da beren lana, eta higiene arauak errespetatzea (erabilitako produktuak, material baimenduak edo ez, egunean eguneko egoera

  6. Komunikazioa
    Kanpo komunikazioa

    Beste kolektiboei HK ezagutaraztea, komunikabideekin harremanak egitea, ekitaldiak antolatzea edota horietan parte hartzea.

    Barne komunikazioa

    Informazio buletin bat idaztea, kideei taldearen bilakaeraren edo beharren berri ematea, eta elkarteko kideen arteko lotura mantentzea dira talde honen eginkizun nagusiak.

    Itzulpenak

    Elebidunak edo hirueledunak (fratsesa/euskara/gaztelania). Itzulpenak gure komunikazio taldearen lehentasunetako bat dira.

  7. Etiketatze arduradunak, egiazko stockak eta inbentarioak

    Talde honen eginkizuna da apaletako produktuen etiketak egiaztatzea eta eguneratzea, erosle taldeari laguntzea saltegian dauden egiazko stockak kontrolatuz. Stock erreal hori Odoo aplikazioan ageri den stock informatikoarekin konparatzen dute. Horrez gain, urtean bi aldiz, inbentarioak antolatzen dituzte, eta hainbat boluntario joaten zaizkie horretan laguntzera. Lan horrek ordu asko eskatzen dizkie.

  8. Informatikariak

    ​​Ziurtatu behar dute kide guztiek haien profilak sortuak dituztela kutxetan, hendaiakoop.org-en posta elektronikoko helbide baterako sarbidea dutela, eta Drive partekatuak eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxa ditzaketela.
    Informatika ikastaroak ere eman ditzakete, behar izanez gero.