Historia iruditan
2019ko martxoaren 9a, mozorro eguna, etorkizuneko bazkideekin, Autoport gunean. Ihauteri giroa.
2019ko martxoaren 11n, ezohiko biltzar nagusia egin zen, estatutu berrien onartzeko.
Ondoko egunetan, bigarren eskuko hotz-ganbera bat erosi genuen, eta gero bigarren eskuko beste azpiegitura batzuk (armairu frigorifikoak, apalak eta harraska herdoilezinak), prezio egokian.
2019ko martxoaren 23an, Antolaketa taldeko kideek OTSOKOPen pieza solteetan erositako hotz-ganbera muntatu zuten. Zenbat trebetasun eta arta! Milesker adituei.
Beste kide batzuek metalezko apalak ezarri zituzten.
2019ko martxoaren 28an, kideak lehen produktuak metalezko apaletan ezartzen hasi ziren.
2019ko martxoaren 25ean, Sébastien irakasleak (haren pazientzia mitikoarekin) etorkizuneko kutxazainei Odoo (gure kutxazain eta erosketa softwarea) erabiltzen irakatsi zien. Bati baino gehiagori nahiko burukomin eman zion.
2019ko martxoaren 30ean, izen emateek jarraitu zuten, Jokin eta Evelyne buru zirela
2019ko apirilaren lehenean, marmolezko mostradorea ezarri genuen dendaren sarreran. Yves Segoti erosi genion MONINArenean, (merke saldu zigun). Milesker YVES, HK-ri eman laguntzagatik.
2019ko apirilaren 5ean, apalak emeki-emeki betetzen hasi ziren. Ohartzen ginen zer lana gelditzen zitzaigun, 10 egunen buruan martxan izateko.
2019ko apirilaren 13an, azken pintaketak egin ziren zenbait zuretan. Irekiera egunerako idortua zen.
2019ko apirilaren 14an, zulagailuak eta turnabis edo bihurkinak martxan zeuden. Soltean saltzeko eremua eta bere edukiontziak prest zeuden.
Material guzia bigarren eskukoa da: armairu frigorifikoak, metalezko apalak eta dendaren gibelean, erreserban, dagoen herdoilezko harraska, Salies de Béarnen erosi genizkion AIMA elkarteari.