Ongi etorri zure saltegira

logo hk
bandeau épicerie

Gure lehentasuna: Saltegi kooperatibo eta parte hartzaile bat biziaraztea.

logo pieuvre
  • Bolondresek eta lan-taldeek kudeatzen dituzte saltegiaren jarduera eta animazioa.
  • Bakoitzak bere aukeren eta gogoen arabera hartzen du parte.
  • Garrantzitsuena nahikeria da eta ez gaitasunak.
  • Hiruhileko guziz, Biltzar Nagusiak antolatzen dira proiektuen aitzinamenduei buruz informatzeko eta hartu beharreko erabakien inguruan trukatzeko.

Zein dira saltegian eskura daitezkeen produktuak?

fruits et légumes

Fruituak eta barazkiak

Batez ere tokiko baratzeetan ekoitzitakoak eta sasoian sasoikoak, gure eskualdeko ekoizpen tipikoak lehenetsiz.

Produits laitiers

Esnekiak

Tokiko ekoizleei bakarrik erosiak, behi, ahuntz edo ardi esnearekin egindako gasnak, jogurtak eta izozkiak dira.

viande charcuterie

Haragia eta urdaitegia

Animaliak hazteko baldintzak eta haragiaren kalitatea kontuan hartzen ditugu.

produits vegan

Produktu beganoak

Dieta baino gehiago, beganismoa zinezko elikadura bizimodu bat da, eta lekua badu gure janari-dendan.

produits en vrac

Ontziratu gabeak edo soltean

Hainbat produktu likido eta solido ontziratu gabe, edo soltean, erosteko aukera dago..

Boissons

Edariak

Tokiko edari sorta zabala proposatzen dugu (zukuak, arnoak eta garagarnoak).

Épicerie Fine

Janari denda

Gazia, gozoa, gustu guztietarako janaria aurkituko duzu.

hygiène

Higienea eta mantenua

Osasuna eta ingurumena errespetatzen


Nola aukeratzen ditugu produktuak?

  • Lehentasuna, tokikoa
    Produktuak 150 km baino gutxiagoko erradioan eginak dira.
  • Ekologikoa, baina ez bakarrik
    Ahal den neurrian, oinarrizko mozkinak ekologiko eta ez ekologiko gisa proposatzen ditugu.
    Produktua ez bada tokikoa (150 km baino gehiago), AB, Bio EU, JDB, IGP ekoetiketa bat galdatzen zaie haren koherentzia ebaluatzeko, edo beste kontsumitzaile kooperatiba batean jadanik aipatua izatea, konfiantzazko berme gisa.
  • Ontziratu gabea zoragarria da
    .Estalkiek sortzen dituzten hondakinak murriztu nahian, soltean saltzen saiatzen gara.
  • Zinezko bidezko merkataritza
    Helburua salmenta zirkuitu konbentzional bateko prezioan edo merkeagoa izatea bermatzea da, betiere ekoizleari ordainsari duin bat bermatuz. .
  • Natura, gizakia eta animalia errespetatzea
    Tokiko edo kanpoko hornitzaileetatik datozen produktuen engaiamendu ekologikoak edota bidezkoak banatutako produktuen etika bermatu behar du. Bereziki animalia-jatorriko produktuei dagokienez, garrantzitsua da abereen ongizatea errespetatzea.
    Produktu horiek gehigarri, kontserbatzaile eta pestizidarik gabekoak dira, ahal bada.
  • Handizkako merkatariak, azken aukera
    Lehentasuna izanen du ekoizleekin harreman zuzena izateak, bitartekaririk gabe. Handizkako saltzaileengana jotzea posible da, soilik lekuan bertan ez dauden bidezko produktuendako eta ekologikoendako.